Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik
uskarazko emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra. Hala, azken urtean argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.
Oraingoan: Emakume izoztua. Annie Ernaux
Ume koxkorra zenetik hasi eta haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroan barrena, bere bizitzaren azterketa xehea egiten du narratzaileak, unean uneko amets, fantasia eta irrikak kontatuz, eguneroko lan, solas eta ohiturekin batera. Horrela, bere buruaren analisi zorrotza ez ezik, jendarte oso baten erretratu fidela eskaintzen digu, XX. mende erdialdeko Frantziarena, eta orobat ikasketei esker gurasoen gizarte-maila apala gainditu nahi izan duten neska gazteena. Emakume ikasia eta kontzientziaduna da protagonista, eta berdintasunez banatu nahi dituzte etxeko lanak bikotean, baina jasotako hezkuntzak, arau ezarriek eta inertzia sozialek andrazkoaren gain utziko dituzte etxeari, haurrei eta hazkuntzari dagozkien zeregin guztiak.
Gidaria: Alaine Agirre
Informazio gehiago Udal Liburutegian