Emakumeen euskal literatura mintegia: Zomorrotu
Euskarazko emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra. Hala, azken urtean argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.
Oraingoan: Zomorrotu. Aintzane Usandizaga
Nobelaren eta ipuin-bildumaren arteko lurralde paduratsuan kokatzen da Zomorrotu hau: bost istorio luze, barnean hainbat atal dituztenak, eta batetik bestera igarotzen diren pertsonaiak, pasadizoak, erreferentziak. Eremu lanbrotsu batean mugitzea hautatu du Aintzane Usandizagak: fokua pertsonaia batetik bestera pasatuz, perspektiba-aldaketak zalantzan jarriko digu ziurtzat geneukana, zer den erreala eta zer irudikatua.
Autoeskolako irakasle sasifi losofoa, keinu bilduma egiten duen neska beti-jatorra, lesio bat eta landare asko zaindu behar dituen aita kezkatua, ikuspegi originalen bila dabilen musikaria… lausoak dira pertsonaiak ere, labainkorrak haien arteko harremanak, anbiguoak sentimenduak.
Gidaria: Alaine Agirre
Informazio gehiago Udal Liburutegian