eMcUMEAK

eMcUMEAK

eMcumeak bulegoa emakume sortzaileen kontratazio-bitartekaritza egiten duen enpresa da. Mariak eta Itxasok eMcumeak bulegoan lan egiten dute. Egunero jasotzen dituzte herritarren, elkarteen, udalen edota (kuota betetzeko) emakume sortzaileak behar dituzten bezeroen eskariak. Nola ez, oztopoak aurkituko dituzte bidean. Zuzeneko musika, bertsoak eta antzerkia, besteak, beste, eskaintzen ditu eMcumeak ikuskizunak. Euskal emakume sortzaileen egoera mahai gainean jarri eta oholtzara ekarriko dituzte, izenaz eta izanaz. Umoretsu eta kritika egiteko asmoz sortutako performance honek, satiratik ere badu zerbait.

Zuzendaritza: Olatz Beobide     Aktoreak: Itxaso Paya, Maria Rivero

Iraupena: 60 min.

 

Data

Ots 29 2024
Expired!

Ordua

19:30

Prezioa

5,00 €

Kokalekua

Biteri kultur etxea
Kategoria

Herria

Hernani