Enperadorearen Kondaira

Enperadorearen Kondaira

Antolatzailea: Sutegi Udal Liburutegia

Haur eta gazteentzako ikuskizuna.

Sarrera: doan.

Kondairak dio Aintzineko Txinan, Kristo aurreko II. mendearen bukaeran, Wu-Ti enperadoreak, Wang izeneko bere maitalea galdu zuela heriotzak eramanda, Enperadoreak asko maite zuen eta orduan tristurarik handienean erori zen. Negar eta negar egiten zuen eta egunero bere malko bat lurrera erortzen zen. Gauak eta egunak igarotzen ziren eta ez inork ez ezer ez zuten Enperadorea pozten. Egun batean, gortean erabaki zuten WU-Ti Enperadoreari poztasuna itzultzea. Horrela jaiotzen da Itzalen Antzerkia, itzalak maitatutako pertsonak bizitzara bueltatzeko ahalmena dutelarik, kontatutako kondairekin.

Data

Urr 24 2023
Expired!

Ordua

18:00

Kokalekua

Sutegi Auditorium
Kategoria

Herria

Usurbil