Erakusketa: Mikel Laboa

Erakusketa: Mikel Laboa

“Ni ez naiz Mikel Laboa” komikian gertatzen den bezala, erakusketa ez da ohiko biografia bat, baina Laboaren musika-gogoa, haren nortasunak eta haren umoreak gidatzen dute komikiaren irudiekin osatutako erakusketa honen istorioa.

Mikel Laboa Katedraren enkargu bat da (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta “Ni ez Naiz Mikel Laboa” komikian inspiratzen da (Katedrak bultzatutako beste lan bat).

2023. urtean Mikel Laboaren heriotzaren 15. urteurrena bete zen eta, hori horrela, haren bizitzari, haren ahotsari eta haren musikari egiten zaion omenalditzat hartu daiteke erakusketa.

Data

Aza 29 2024 - Urt 31 2025
Expired!

Ordua

18:00 - 20:00

Kokalekua

Bastero erakusketa gela
Kategoria

Herria

Andoain