Erreka ondoan, bi gezur

Erreka ondoan, bi gezur

ESTREINALDIA!

Dantza garaikidea oinarri duen obra eszenikoa da. Fikzioa eta gezurra kontzeptu gisa uztartzen dira, horretarako kondairen unibertsoan barneraturik. Kondaira da sormen prozesuaren abiapuntu eta kokalekua. Literatura genero epiko hau da obraren oinarria; hain zuzen, pertsonaia fantastikoak eta naturaz gaindikoak bere baitan hartzen dituen generoa, sarritan ezaugarri historiak tartekatzen dituena.

Kondaira propio bat sortzea da helburua, non fikziozko elementuez gain, gizarteko errealitate zuzenetik hartutako elementuak dauden, bertako egungo narratibak edo “egiak” kondairaren fantasiazko istoriarekin kutsatu eta transformatzen direlarik.

Zuzendaritza eta koreografiak: Nerea Gurrutxaga, Oihana Vesga        Dantzariak: Nerea Gurrutxaga, Oihana Vesga

Mari Zaunka Kolektiboa

Iraupena: 50 min.

Data

Api 20 2023
Expired!

Ordua

19:30
Kategoria

Herria

Hernani