
Erreplika
1979an, Zikuñagako Ama Birjina desagertu egin zen, bertako biztanleak irudi ikonikorik gabe utziz. Hutsune bat horma-hobian; hutsune kolektibo bat. Hutsuneei buruzko filma da hau. Nire aita, Juanmi Gutiérrez, zinegilea, duela urte batzuk hil zen. Orain, distantziatik, zure pelikuletara itzultzen naiz memoria pertsonaleko ariketa batean, irudiaren bidez, edo, hobeto esanda, zure faltaren bidez. Irudi baten gabezia haren presentzia bezain indartsua izan al daiteke? Eta orduan, zer egingo dugu hutsune horrekin?
Zuzendaria: Pello Gutiérrez Peñalba Iraupena: 74 minutu Urtea: 2024 Herrialdea: Euskal Herria
Hizkuntza: Euskara eta espainiera