“Etxe bat”. Poesia errezitaldi musikatua
Gaston Bachelard soziologoak espazioen esanahietan murgiltzen gaitu “La poética del espacio” entseguan, kanpoko espazioez ari garenean geure barruko estantziez ere ari garelako.
Nik etxearen irudia hautatu dut neure gogoen bizigune. Eta hiru denborak estekatu ditut bizigune hori ideatzeko. Bat, oroimen beroa, nondik natorren gogoratzeko. Bi, leihoak zabalik, uneari leku egiteko. Hiru, irudimena martxan, nire guraria ez ahazteko.
Gelaka aritu naiz, bakean atontzeko estantzia bakoitza. Xede bakarra buruan: amets egiten jarraitzea.
Bazkideek 4 €-tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ko egoitzan.
Testua eta gidoia: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria. Kantak eta soinua: Peru Galbete Labiano.