“Etxe bat”. Poesia errezitaldi musikatua

“Etxe bat”. Poesia errezitaldi musikatua

Gaston Bachelard soziologoak espazioen esanahietan murgiltzen gaitu “La poética del espacio” entseguan, kanpoko espazioez ari garenean geure barruko estantziez ere ari garelako.

Nik etxearen irudia hautatu dut neure gogoen bizigune. Eta hiru denborak estekatu ditut bizigune hori ideatzeko. Bat, oroimen beroa, nondik natorren gogoratzeko. Bi, leihoak zabalik, uneari leku egiteko. Hiru, irudimena martxan, nire guraria ez ahazteko.

Gelaka aritu naiz, bakean atontzeko estantzia bakoitza. Xede bakarra buruan: amets egiten jarraitzea.

Bazkideek 4 €-tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ko egoitzan.

Testua eta gidoia: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria. Kantak eta soinua: Peru Galbete Labiano.

Data

Ots 25 2024
Expired!

Ordua

18:00

Prezioa

6,00 €

Kokalekua

Sutegi Auditorium
Kategoria

Herria

Usurbil