Euskararen eguna
18:00 – 19:15 Hikodromoa
Hika aritzeko espazioa izango da. Hika menperatzen dutenak, hika hasiak direnak zein egin nahi dutenak bildu nahi ditugu. Jai-giroan, alai. Herritarrak zein beste herrietakoak gonbidatu ditugu, euskararen aldeko ospakizun ez ezik, euskararen topagune ere izan dadin. Parte-hartzaileak binaka jarriko ditugu, eta bikoteak lau minutuan behin aldatuko ditugu. Trantsizio horiek bertso eta musikaz girotuko ditugu; izan ere, Eli Pagola eta Agin Laburu bertsolariek jarriko dute elkarrizketetarako hizpidea Antton Aranburu eta Gari Otamendiren musika lagun. Jan-edanerako atsedenaren ostean, arratsaldea biribiltzeko emanaldia izango dugu.
19:30 Mikel eta Esti Markez aita-alaben kontzertua