Gaua

Gaua

“Eguna egunekoentzat, gaua gauekoentzat” euskal mitologiako betiereko esaldia bere hirugarren film honetan Paul Urkijo Alijok eta fotografia, arte, jantzi eta efektuetako bere talde bikainek oinarri duten leitmotiv sendoetako bat da. Maitasunezko istorio batek zeharkatzen ditu eszenatokiak, non kondairak egia bihurtu, sorginak duindu, apaiz fedegabeak betiko galdu, perretxikoek pozoitu edo liberatu, emakumeek etxeko patxarana edan eta Deabrua Akerbeltz gorena den. Han, erabateko purutasun erotiko bihurtzen da musu beltza. Soinu-banda Aránzazu Calleja eta Maite Arroitajauregirena da, baina lehen ere abestu zuen Patti Smithek: maite dutenena da gaua.

azaroak 15, larunbata: 19:15 eta 22:15

azaroak 16, igandea: 19:15

azaroak 17, astelehena: 16:30 eta 19:15 ikuslearen eguna

Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo Iraupena: 87 minutu Urtea: 2025 Herrialdea: Euskal Herria Adina: 12 urtetik gorakoentzat Hizkuntza: euskara

Sarrerak: 4,50 € Ikuslearen eguna, astelehena: 3 €

Data

Aza 15 - 17 2025
Expired!

Ordua

19:15

Prezioa

4,50 €

Kokalekua

Biteri kultur etxea
Kategoria

Herria

Hernani