Gelditasuna ekaitzean

Gelditasuna ekaitzean

Paristik Donostiara itzuli da Lara, Telmo bikotekidearekin, bertan behin betirako geratzekotan. Daniel, aldiz, inoiz ez da hiritik mugitu; Vera bikotekidearekin bizi da, eta amaren etxe-agentzian lan egiten du. Salgai dagoen etxebizitza bat erakutsiko dio Danielek bikote iritsi berriari, eta, etxe horretan, haren eta Lararen begiradek bat egingo dute. Baliteke ez izatea elkar ikusi duten lehen aldia; baliteke, behinola, euri zaparrada batek elkartu izana, aterpe beraren azpian.

Zuzendaria: Alberto Gastesi   Iraupena: 97 minutu    Herrialdea: Euskal Herria      Adina: guztientzat Urtea: 2022

Jatorrizko hizkuntza, euskaraz-gaztelaniaz /

Ondoren, solasaldia zuzendariarekin eta filmeko protagonistekin.

Data

Aza 16 2023
Expired!

Ordua

19:00 - 21:00

Prezioa

3,00 €

Kokalekua

Biteri kultur etxea
Kategoria

Herria

Hernani