Giza habitat ezkutatua erakusketa
Giza habitat ezkutatua erakusketa:
Noiz: Urriak 28-Azaroak 2. Ordutegia: astelehenetik-larunbatera 18:00-20:00
Klima, paisaia eta izaki bizidunekin batera, giza habitataren parte banandu ezinak dira: hizkuntza, kultura eta erakundeak. Bizi nahi duen herriak bere historia kontatu behar du.
“Giza habitat ezkutatua” Nabarralderen eskutik sortutako erakusketa da. 14 hormairudi edo paneletan jasota dago Euskal Herriko historia, «bere osotasunean eta testuinguruan jarrita, baina modu erraz eta sintetikoan». Izan ere, horrelako zerbaiten falta sumatzen genuen.
Azaroak 2, larunbata
Jardunaldia “Gure Lurrean gu nagusi”
10:00-13:30 Sutegiko auditoriumean
Hitzaldiak:
– Konkistatik asimilaziora
– Zer nolako prozesu, pauso eta bestelako estrategia eman diren gure herriaren aurka.
Horrenbeste mendetako guduen ondoren, Euskaldunak gero eta gorputz gutxiago dugu. Esatebaterako, Guda Karlistak galdu ondoren, euskarak 40 km atzera egin zuen.
Pasarte hauetan sakontzeko hitzaldi sorta laburra izango da.
Hizlariak: Iñaki Idigoras, Koldo Martinez Garate, Maier Anabitarte, Idoia Arrieta, Beñi Agirre, Joxe Manuel Odriozola eta Ane Ablanedo.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala eta Nabarralde Fundazioa.
Sarrera: doan.