Gure kanoa

Gure kanoa

Abba, Senegalgo arrantzale familia batean jaiotako haurra da. Berak ongi daki Maam Kumba kantuan hasten denean, bere bihotzean bizi den Arrain Argitsua mila kolorez piztu eta herritarrek arrantzatu dezaten, arrainak erakartzen dituela Arrainen Etxera. Horrela esaten diote itsasoari.

Zoritxarrez, itsasontzi handiek haien bizimodua eraldatu dute, Maam Kumba mutu gelditu da, isildu da jakituriaren kantua, mutu geratu da herria, arrainik gabe Arrain Etxea. Eta ondorioz, Abba ezustekoz betetako bidaia luzean murgilduko da.

Zuzendaritza: Josu Cámara

Gidoia eta sorkuntza: Josu Cámara, Eñaut Gorbea, Odei Arregi

Txotxongiloen manipulazioa: Eñaut Gorbea, Odei Arregi

Musika originala: Pascal Dione

Zurrunka Teatro

Adina: + 4 urte Iraupena: 55 min

Sarrerak

Data

Abe 02 2023
Expired!

Ordua

12:00

Prezioa

3,50 €

Kokalekua

Biteri kultur etxea

Herria

Hernani