Haur antzerkia: Baserritarrak, Muxin eta Zapotxin

Haur antzerkia: Baserritarrak, Muxin eta Zapotxin

Muxin eta Zapotxin baserrira iritsiko dira beraien Amona Mirentxuri bisita egitera. Honek, segituan lanean jarriko ditu bi pailazoak eta baserritarrek lana gogotik egiten dutela ikasiko dute. Amonari lagunduko diete, baina beraien erara… Bihurrikerien, jolasen eta kantuen bidez! Lanean dabiltzala, baserriko animaliekin ere elkartuko dira: Baldomero txerri baldarrarekin, Karmelo oilar lotiarekin, Begotxu behi pinpirinarekin eta Ximon zozo kontrabandistarekin. Batzuek lagundu egingo diete eta besteek ez hainbeste.

Moldatuko ote dira Muxin eta Zapotxin baserriko lanekin?

Aktoreak: Libe Yeregui, Markel Oiarzabal, Jon Garate, Lorea Etxeberria

Gidoia: Jon Garate

Musika: Xabier Zabala

Ilustrazioak: Lotura Films

Jantziak: Silvia Baltasar

2 saio 12:00etan eta 16:30ean           Iraupena: 75 min

Sarrerak

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

Data

Urr 17 2026

Ordua

12:00

Prezioa

8,50 €

Kokalekua

Biteri kultur etxea

Herria

Hernani