Hirusta taldea: Matrioshka baten soinu geografia

Hirusta taldea: Matrioshka baten soinu geografia

Ahotsak, pianoak, poesiak eta ikus-entzunezko edukiek osatzen dute Hirusta Triok sortu duen  “Matrioshka baten soinu geografia” emanaldia. Musikaren eta lirikaren bitartez kontatzeko asko duten hiru emakumek osatzen dute taldea; beraien ikuskizunak publikoaren eta antzezlekuaren arabera moldatzen badituzte ere, beti dute ardatz berdina: emakumea.

Garbiñe Abendaño abeslari sopranoak, Margarita Lorenzo de Reizabal piano-jole eta ikus-entzunezkoen arduradunak eta Julene Zenikazelaia errezitatzaile eta gidoilariak osatzen dute Hirusta Trio.

“Kontatzeko asko dugun hiru emakume gara, uste baitugu emakumezkook hainbat ertz edo aurpegi ditugula, eta horiei guztiei musika jarri gura genien. Esaten da musikak ez daukala berezko zentzurik, baina horri poesia, testua eta irudiak gehitzen badizkiogu, orduan, bestelako balioa bereganatzen du; horren bitartez, Matrioshka panpina edo kipula bat bezala, emakumearen kapak azaleratzen ditugu, eta, gero, alderdi horietako bakoitza aztertzen dugu, puntu geografiko desberdin bat balitz bezala”, azaldu du Lorenzo de Reizabalek.

Sarrerak: aldez aurretik, 5 euro usurbilkultura.eus bidez. Egunean bertan ere erosteko aukera egongo da.

Data

Mar 11 2023
Expired!

Ordua

19:00

Prezioa

5,00 €

Kokalekua

Sutegi Auditorium
Kategoria

Herria

Usurbil