Hitz-andana. Mare, ilargiari poemak
Poesia errezitaldi musikatua.
1545 argitaletxearen Mare liburuaren errezitaldi musikatua izango da. Jon Martinek gidatuko du emanaldia, eta izen bereko liburuan parte hartu duten hainbat idazlek eta Hernaniko ikasle gazteek poemak irakurriko dituzte Edurne Saizar musikariak lagunduta. Ilargiari begira jarri nahi ditugu irakurle gazteak, baita ilargiaren alde ezkutuari ere, Lurretik ikusten ez den horri.
Testuak: Harkaitz Cano, Itxaro Borda, Asier Serrano, Jose Luis Otamendi eta herriko gazteak.
Pianoa: Edurne Saizar
Irudiak: Udane Ansa
Aurkezlea: Jon Martin
Iraupena: 60 min.
Mare proiektuarentzat Idoia Asurmendik berariaz sortutako kanta
Gonbidapenak: Irailaren 20tik aurrera Biteri kultur etxeko leihatilan 09:00-14:00 eta 16:30-20:00