Hitz-andana. Mare, ilargiari poemak

Hitz-andana. Mare, ilargiari poemak

Poesia errezitaldi musikatua.

1545 argitaletxearen Mare liburuaren errezitaldi musikatua izango da. Jon Martinek gidatuko du emanaldia, eta izen bereko liburuan parte hartu duten hainbat idazlek eta Hernaniko ikasle gazteek poemak irakurriko dituzte Edurne Saizar musikariak lagunduta. Ilargiari begira jarri nahi ditugu irakurle gazteak, baita ilargiaren alde ezkutuari ere, Lurretik ikusten ez den horri.

Testuak: Harkaitz Cano, Itxaro Borda, Asier Serrano, Jose Luis Otamendi eta herriko gazteak.

Pianoa: Edurne Saizar

Irudiak: Udane Ansa

Aurkezlea: Jon Martin

Iraupena: 60 min.

Mare proiektuarentzat Idoia Asurmendik berariaz sortutako kanta

Gonbidapenak: Irailaren 20tik aurrera Biteri kultur etxeko leihatilan 09:00-14:00 eta 16:30-20:00

Data

Ira 27 2023
Expired!

Ordua

19:00

Kokalekua

Biteri kultur etxea
Kategoria

Herria

Hernani