Hizkidantza

Hizkidantza

Hizkidantza hitz eta soinuen arteko dantza da; horiek haur txikien irudimenezko unibertsora eramango gaituzte.

Jolas eszenikoaren bitartez, bi pertsonaiak, Terpsichorek (dantza) eta Euterpek (musika), arnastu, kuxkuxeatu eta gorputzarekin eta ahotsarekin esperimentatuko dute. Mundura jaioberriak bailiran, inguruan dituzten materialekin, gorputzekin eta gertaerekin interakzioa egingo dute, ahozkoa ez den diskurtsoa eraikiz.

Espresioz betetako unibertsoa osatuko dute elkarrekin, dantzan dabiltzan soinuen artean dabiltzala. Lengoaia musika moduan jasoko da eta musika, gorputzaren bidez kantatu eta dantzatuko da.

Ideia eta zuzendaritza: Leire Amonarriz Aktoreak / dantzariak: Elsa Sánchez / Leire Amonarriz, Alberto Almazá

El Lagarto Baila

Adina: 2-5 urte Iraupena: 45 min.

Tags:

Data

Mai 11 2024
Expired!

Ordua

12:00

Prezioa

3,50 €

Kokalekua

Biteri kultur etxea

Herria

Hernani