IKUSZIRKUS: Sustrai

IKUSZIRKUS: Sustrai

“Sustrai”, ikuskizun berritzaile bat da. Iragana, oraina eta etorkizuna erabiliz bidaiatzeaz gain, hauekin ere jolasten duena. Bertan, gainera, zirku garaikideaz gain, arte plastikoen zuzeneko erakustaldia ere eskaintzen da. “Sustrai”-k, era berean, zirkuko artisten, Miren Barrena artista plastikoaren eta herritarren arteko elkarrizketa sinbolizatzen du. Eszenatokira kezka eta beldur desberdinak eramaten dira, baina baita, bakoitzaren istorioa, jakinduria pertsonala eta, batez ere, aurrera egiteko gogoak. Zirkua, akrobaziak, dantza eta antzerkia elkar lotuz, bederatzi artistek osatzen duten ikuskizuna da.

Informazioa HEMEN

Data

Ira 13 2024
Expired!

Ordua

19:30

Kokalekua

Bastero Kulturgunea
Kategoria

Herria

Andoain