Irulegira bisita
Irulegiko Eskua agertu zen aztarnategira bisita gidatua, Aranzadiko arkeologoek gidatuta eta Hernaniko Udalaren eskutik.
Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak euskararen jatorriari argia eman dio. Euskaldunak zorioneko egin gaitu eta berrikuntza esanguratsuak dakartza arkeologia- eta hizkuntza-munduan. 2022ko azaroan aurkeztu zenetik, Euskal gizarteak berea egin du aurkikuntza hau, baino eskuaz haratago Irulegiko aztarnategian ikerketa prozesuak luzerako jarraitzen du.
2023ko kanpaina arkeologikoa martxan dago jada, eta Aranzadiren eskutik, arkeologoen lana ezagutzeko aukera paragabea eskaintzen dugu. Bertan Burdin Aroko herrixka eta eskuaren etxea erakutsiko dira arkeologoak lanean
dauden bitartean. Gainera, XV. mendeko nafar gaztelua bisitatzeko aukera ere egongo da, guztia Aranzadiren arkeologoen eskutik.Iraupena: egun erdiko txangoa. Bisitak bi ordu irauten du.
Irteera: 09:00etan Biteri kultur etxetik.
Prezioa: 5 euro.
Oharrak:
– Egun erdiko txangoa, bertan 2 orduko bisita gidatua
– Aniztasun funtzionala edo mugikortasun murriztua dutenentzat ez da egokia, maldak eta eskailerak dituen ibilbidea egin behar baita
– Oinetako eta arropa erosoa eramatea gomendatzen da
– Gutxieneko adina 8 urtekoa izatea gomendatzen da