Itzal(iko) bagina

Itzal(iko) bagina

Bertsoa oinarritzat duen antzerki ikuskizuna. Bere trama izaerak hiru pertsona(i) bertso munduko zein haien barne munduko bakardadetik kolektibora eramango ditu. Barruan dituzten itzalen eta kanpoko errealitatearen linboan elkar ikusten ikasiko dute. Egungo sistema indibidualistari kritika egiteko asmoa du obrak. Bertso munduan kokaturiko istorio bat izan arren, ez du bertsoaz hitz egiten, haratago doazen auzi sozialetara salto egin nahi du: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia…

Sorkuntza eta Antzezpena: – Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain

Zuzendaritza: -Iraitz Lizarraga

Sarrerak: 10€, bazkideek 8€ NOAUA!ko egoitzan.

Data

Ots 02 2025
Expired!

Ordua

18:00 - 20:00

Prezioa

10,00 €

Kokalekua

Sutegi Auditorium
Kategoria

Herria

Usurbil