IV Uxue trail, lasterketa solidarioa

IV Uxue trail, lasterketa solidarioa

Izen ematea: Azken eguna ekainak 13. www.kronoak.com

Antolatzailea: Uxuen lagunak taldea.

Andatza zeharkatuko duen mendi lasterketa solidarioa, Uxue Martin Usurbilgo gaztetxoak duen gaixotasun arraroa ezagutarazi eta “Phelan-McDermid” izeneko sindromearen ikerketa diruz laguntzeko. Lau aukera ezberdin: 20 kilometroko Uxue Trail Luzea, 11,5 kilometroko Uxue Trail Motza, 7,5 kilometroko Ipar Martxa eta 5,5 kilometroko Uxue Paseoa izenekoa. Lasterketa amaierarako, opariak zozketatuko dituztela iragarri du antolakuntzak. Ekimenean zuzenean parte hartu gabe ere, dortsal solidarioa erosi ahal izango da.

Bestalde, Uxue Traileko antolatzaileek, Usurbilgo talde eta kuadrillei jendea parte hartzera animatuz bideo txiki bat grabatzeko gonbidapena egiten die. Bideoa email honetara bidali behar da: uxuenlagunak@gmail.com

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

Tags:

Data

Eka 16 2024

Ordua

9:00

Kokalekua

Frontoitik
Kategoria

Herria

Usurbil