Karlistak eta zonbiak: Ataun of the Dead film trilogia

Karlistak eta zonbiak: Ataun of the Dead film trilogia

Irailaren 15ean, ostiralarekin, Ataun of the dead izenburuko filmen trilogia emango dute Goikoplazako frontoian, gaueko hamarretan (22:00) hasita. Hiru filmek osatzen dute trilogia: Ataun of the Dead (22’), Joxean’s Hil Eben (41’) eta Napar Death (48’). Film hauek Katihotsak taldeak ekoitzia da Xabier Padin eta Beñat Iturriozen zuzendaritzapean. Filmak lehen karlistaldiko Tomas Zumalakarregi eta bere agindupeko mutilak “berpizten” ditu, gure garaira ekarri eta umorez janzten ditu karlista eta liberalen artean sorturiko gerra eta gatazkak. Beñat Iturrioz bera izango da trilogiaren aurkezpena egiten emanaldiaren hasieran. Sarrera doanekoa da.

Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Manuel Larramendi Kultur Bazkunak bi ekimen antolatuko dituzte orain 186 urte Andoainen eta Beterri osoan izan ziren gertakari dramatikoak, Andoaingo gudua izenez ezagutzen ditugunak gogorarazi eta ezagutzera emateko.

 

Data

Ira 15 2023
Expired!

Ordua

22:00

Kokalekua

Goikoplaza
Kategoria

Herria

Andoain