![](https://euskara.buruntzaldea.eus/wp-content/uploads/2023/10/ef42d193-3c96-45c7-ae57-9addc945bd1a.jpeg)
Korrotik pikutara
Euskal dantzaren historia bat kontatu eta gorpuzten dute Oier Araolazak eta Gari Otamendik. Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko diote: korroan, borobilean hasi eta azkenik norbanako bihurtu arte. Ibilbide hori hitzez eta dantzaz aurkezten dute.
Astigar elkarteak antolatua.