LABURBIRA: Euskarazko film laburren XX. zirkuitua

LABURBIRA: Euskarazko film laburren XX. zirkuitua

2023ko LABURBIRAK, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak, 32 herritan egingo du geldiunea bere XX.edizioan. 7 film-laburrez osatutako bilduma eskaintzen du aurten Laburbirak, eta gaur egungo zinemagintzaren lagin aparta izaki, gure sortzaileen lanaz gozatzeko aukera emango die herritarrei; eduki zein estiloz denetariko pelikulekin osatua baidator film-labur sorta. Euskal Herri osoan ekoitzitako film laburren bilduma martxoaren 6tik  apirilaren 5era bitartean eskainiko da.

Martxoaren 15ean Hernanin izango da emanaldia.

Informazio gehiago

Data

Mar 15 2023
Expired!

Ordua

19:00 - 20:00

Kokalekua

Biteri kultur etxea
Kategoria

Herria

Hernani