Literatur solasaldia: Koaderno handia

Literatur solasaldia: Koaderno handia

Ikasketa-prozesu baten lekuko egiten gaitu Koaderno Handiak. Pertsonaia nagusien, bi anaia bikien, ikasketa-prozesua da. Hirurogeita bi atal laburretan zehar, zer ez digute kontatzen. Eta nola. Liburuak jakin-mina pizten du. Erakarri eta berarekin eramaten du irakurlea liluraturik. Edonor harritzen baitu horrelako gertaera lazgarriak hain xalo kontaturik entzuteak. Xalotasunaire hori lortzeko, Agota Kristofek haurren idaztankera antzeratzen du. Irakurketa amaitu eta gero, liburua itxi eta gogoetatsu geratuko gara, irria ezpainetan eta galderaren bat buruan jauzika.

Koaderno handia. Agota Kristof

Gidaria: Ane Mayoz

Informazio gehiago Udal Liburutegian

Data

Mar 05 2024
Expired!

Ordua

19:00

Kokalekua

Biteri kultur etxea

Herria

Hernani