Literatura feminismotik

Literatura feminismotik

Euskarazko emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra. Hala, azken urtean argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.

Gidaria: Alaine Agirre

Oraingoan: Etxe bat norberarena. Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Habiaren babesa. Bake operatzailea. Aukerako ohikotasuna. Nondik-abiatu berri bat. Nora-itzuli atsegin bat. Ezeren faltarik ez. Dena bertan. XIX. mende hasiera arte pentsaezina zen emakume batek gela bat izatea norberarena. Ordutik andrazko idazleak agian izendatu du gela bat norberarena; baina, gero, bizitza iragazi zaio zirrikituetatik.

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

Data

Aza 11 2025

Ordua

18:30

Kokalekua

Biteri kultur etxea

Herria

Hernani