
Literatura feminismotik: ‘Bekatua’
Euskarazko emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra. Hala, azken urtean argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.
Gidaria: Alaine Agirre
Oraingoan: Bekatua. Goiatz Labandibar
Egilea bertan izango da.
Ezezagun baten ohean esnatu da Garazi; ondoan duen gaztea ez da «bere Axi». Pentsamenduak korapilatu zaizkio protagonistari, bezperan edan zituen marrubizko tekila txupitoak bere sabelean nola. Egoera berriak haren ordu arteko bizimodua, harremanak, ziurtasunak eta usteak irauliko ditu.
Bakarrizketa maistraki darabil Goiatz Labandibarrek Bekatua eleberrian. Tragikomedia honetan, protagonistaren ahots organiko eta hordigarriak txundituta utziko du irakurlea.
Informazio gehiago Udal Liburutegian