Literatura feminismotik: beste zerbait

Literatura feminismotik: beste zerbait

Euskarazko emakume idazleen lan  garaikideak  ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra. Hala, azken urtean  argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak  denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.

Gidaria: Alaine Agirre

Oraingoan: Beste zerbait. Danele Sarriugarte

Ez da ohiko nobela: nobela mutantea da, gorputza eta hizkuntza aldatzen saiatzen dena, desira kuir baten itsasargi. Protagonista mutazio-gosez eta desiraz desplazatuta bizi da, eta hala idazten du; bizipen afektiboak, heziketa-esperientziak eta irakurketa feministak kiribilka doaz, hainbat ahots, forma eta tonuren bidez adierazita. Testuak lekukotasuna, hausnarketa kritikoa eta eszena narratibo gordinak tartekatzen ditu; espazio zartatu batetik idatzita dago: zakarra, sutsua, batzuetan hauskorra eta beste batzuetan amorruz betea

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

Data

Mai 19 2026

Ordua

18:30 - 20:00

Kokalekua

Biteri kultur etxea

Herria

Hernani