Literatura feminismotik: Esker onak
Euskarazko emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra. Hala, azken urtean argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.
Gidaria: Alaine Agirre
Oraingoan: Esker onak. Delphine de Vigan
Zer gertatzen da gure esker onak adierazi aurretik hitzak galtzen baditugu? Esker onak eleberrian, Delphine de Viganek oroimenaren eta isiltasunaren ertzak arakatzen ditu, gogoan gordetako zor txiki eta handien inguruan. Michka, adineko emakume bat, hitzak galtzen hasten da, eta horrekin batera, sortzen zaizkionak ezin adieraziz gelditzen da. Bere ondoan, Mariek eta Jérômek bizitzaren esanahia berriz topatuko dute, esker onaren ahalmenean eta zaurgarritasunaren edertasunean. Michkaren auzoa da Marie: txikia zenean eta bere amak alde egiten zuenean, Michkak zaintzen zuen. Jérôme, berriz, geriatrikoko logopeda da, eta, afasia baten erruz galtzen ari den hizketa, partzialki bada ere, berreskuratu nahi dio Michkari. Estilo neurritsu, apaindura gutxikoan idatzita, bi ahotsetara egindako narrazio honek oroimenaz, iraganaz, zahartzeaz, hitzez, ontasunaz hitz egiten digu, eta gure bizitzetan garrantzitsuak izan zirenekiko esker onaz.
