Musas y Fusas taldea – Tum Tum Clap
XXII. Soinurbil musika astearen barruan antolatutako tailerra.
Adina: 4-8 urte bitartekoentzat.
Gorputzeko perkusioak norbanako gisa garatzeko aukera ematen digu, komunikaziorako eta adierazpenerako, askatasunean garatzeko, gure autoestimua handitzeko eta nola ez, gure bizi-pozarako ere.
Erritmoa eta mugimenduan oinarritutako beroketa, erritmo eta talde-kohesioko hainbat jolas egingo ditugu. Oso dinamikoa eta parte-hartzailea izango den gorputzeko perkusio-koreografia bat ikasiko dugu urratsez urrats.
