Museoaren zaindariak

Museoaren zaindariak

martxoak 3, larunbata: 16:45

martxoak 4, igandea: 16:45

Vincent katu gaztea Maurice izeneko sagutxo batekin elkartu da piano zahar batean uholde batetik ihes egiteko. Marinel talde batek instrumentua jaso eta museora bidali du. Hemen, Vincentek eliteko katuen eskuadroi bat ezagutu du, urteetan karraskarien eta beste piztien maisulanak babesten aritu dena. Vincentek benetako katu-familia bat aurkitzea du amets, baina ez du bere lagun Maurice galdu nahi, bizitza salbatu baitzion, eta ezkutatzera behartuta dago. Baina bere lagunak badu ahulezia bat: maisulanik ospetsuenak marruskatzea.

Munduko pinturarik onenetako bat, La Gioconda, museora eramaten dutenean dena zailtzen da: sagu eta arratoi guztien ametsa murtxikatzea da. Hala ere, ez Vincentek, ez Mauricek, ez Hermitageko katuek ez dakite norbaitek lapurtzeko asmoa duela, eta, orain, Vincentek kemenez eta adimenez jokatu behar du Da Vinciren obra salbatzeko, museoaren ospea babesteko eta Kleopatraren, Egiptoko ganberan bizi den katu eder baten, bihotza irabazteko.

Zuzendaria: Vasiliy Rovenskiy   Iraupena: 83 minutu    Herrialdea: Errusia   Urtea: 2023 Adina: Guztientzat

Sarrerak

Data

Mar 02 - 03 2024
Expired!

Ordua

16:45 - 16:45

Prezioa

3,00 €

Kokalekua

Biteri kultur etxea

Herria

Hernani