Noaua! Kulturaldia. Kontakizuna eta tertulia: “Usurbil borobil errioan dabil”

Noaua! Kulturaldia. Kontakizuna eta tertulia: “Usurbil borobil errioan dabil”

Ixabel Agirresarobe Arzallus herritarrak 2023ko sormen diru laguntzetan aurkeztu eta babestutako proiektua ikusteko aukera izango dugu. Zubieta, Urdaiaga (Santuenea eta Txokoalde) eta Aginagako herritarrekin, errioko hainbat kontu eta pasadizo jaso ditu. Ahoz eta zuzenean jasotakoarekin ipuin bat sortu da, “Gure herriko errioaren ipuin bat”.

Emanaldian ipuinaz gozatzeko aukera izango dugu eta, ondoren, bertaratutakoekin tertulian jarraitzeko aukera izango dugu.

Data

Aza 12 2023
Expired!

Ordua

18:00

Kokalekua

Sutegi Auditorium
Kategoria

Herria

Usurbil