Olatz Zugasti

Olatz Zugasti

Hitzño bat erran eta, banua berhala

Olatz Zugasti kantariak bere zazpigarren lana aurkeztuko du kontzertuan. Iaz argitaratu zuen Hitzño bat erran eta, banua berhala diskoa eta taldeaz lagunduta agertuko da oholtzan.

Orion bizi den kantari hernaniarrak bere berezko bideari jarraitzen dio diskoa osatzen duten kantetan ere, hainbat estilotatik datozen doinu, erritmo eta soinuez osatzen den musikarekin eta hitzekin. Hitz horien bidez, besteak beste, gure gizartearen itzal, irudipen edo gezurrez haratago begiratzen saiatzen da.

Sarrerak

Olatz Zugasti: ahotsa, harpa eta gitarra   Amaiur Cajaraville: baxua   Ander Ederra: gitarrak Ander Zulaika: bateria eta perkusioak Gratxina Lertxundi: haizezko tresnak, ahotsa eta teklatuak

Data

Ots 15 2024
Expired!

Ordua

19:30

Prezioa

8,00 €

Kokalekua

Biteri kultur etxea
Kategoria

Herria

Hernani