Pause
Enara Tejadasen film laburra. Oholtzatik Filmaketara
Ikuskizuna: Izaskun Lapaza (dantzaria) eta Enara Tejadas (koreografa)
Zine-dantza: Emakhari (10´) eta Iurre Aranburu zuzendaria.
Estreinaldia: Pause (17´, EUS) Amaya Quiroga aktorea eta Enara Tejadas zuzendaria.
“Pause” Usurbilen errodatutako film laburra da. Filmaren ondoren, aktore eta zuzendariarekin solasaldia izango da.
Emakume bat orain arte normaltzat jo zituen jarrerak aztertzen hasi da. Konturatu da non dauden jarrera horien erroak, bere buruan ikusten dituen jarrera sexista horiekin pixkanaka biluztea lortu arte.
Laura 30 urteko neska formatu eta modernoa da. Berak jakin gabe, bere egunerokotasunean gertatzen diren mikromatxismoak ontzat ematen ditu, bera hazi eta hezi den gizartean zeharo enbortuta daudenak. Bere egunerokotasunean “feminaziek” enbarazu egiten dute, manifestazioak ez dira erosoak.
Fikzio baten barruan bizi izana dela konturatuko da. Fikzio baten barruan bizi dela konturatzen denean, emakume batek ustekabeko bidea hartuko du.