Sablehortz kapitaina eta Greleko Kondesa
Raven eta Pinky bi lagun banaezinak dira. Sable-hortz kapitain beldurgarriarekin (zazpi itsasoetako erregea) ari dira nabigatzen. Haien arteko adiskidetasuna proban jarriko da, Sibylla kondesak itsasontziari eraso egin, brankako irudia lapurtu eta Pinky bahitzean. Lapurreta bat besterik ez badu ematen ere, kolpe horren atzean plan are handiagoa ezkutatzen da: kapitaina harrapatu eta zazpi itsasoetako erregina bihurtzea. Lagunaren eta etxearen patua arriskuan daudela, Raven tripulazioarekin eta kapitainarekin elkartuko da, kondesaren planak geldiarazteko bidaia epiko batean.
Zuzendaritza: Are Austnes, Yaprak Morali, Rasmus A. Sivertsen Iraupena: 75 minutu Hizkuntza: euskara Urtea: 2025 Herrialdea: Noruega Adina: guztientzat
abenduak 20, larunbata: 16:45
abenduak 21, igandea: 16:45
