Salbatore Elizaren ondarea

Salbatore Elizaren ondarea

Usurbilgo ondarea denetarikoa eta aberatsa da. Historia, kultura, industria, natura… iraganak utzi dizkigun altxorrak ugariak dira. Salbatore elizan jarriko da arreta bisita gidatu honetan. Elizaren historia eta bere kultur ondarea ezagutzeko aukera egongo da, besteak beste, Cavaillé-Coll/Mutin organoa (1907/1920) eta erloju entzutetsuak. Usurbilgo organoak ondare balio handia du, mundu mailan erreferentziazkoa da eta hainbat lekutako organu joleek egiten diote bisita. Bidarteko Ilbarritz gaztelukoa jatorriz 1920an erosi zuen Usurbilgo Salbatore parrokiak. Kanpandorrera ere igoko da bisita gidatua.

ADI! ez da bisita irisgarria

Irteera: Salbatore Elizaren sarrera (Dema Plaza)

Prezioa: 18 urtetik gora 5,00€ , 18 urtetik behera doan. Eskudirutan ordainduko da bisita gidatua hasi baina lehenago.

Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.

Hizkuntza: euskaraz

Eman izena

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

Data

Mar 22 2025

Ordua

11:00

Kokalekua

Salbatore Eliza
Kategoria

Herria

Usurbil