
Salbatore Elizaren Ondarea eta Organo Erakustaldia
Usurbilgo ondarea denetarikoa eta aberatsa da. Historia, kultura, industria, natura… iraganak utzi dizkigun altxorrak ugariak dira. Salbatore elizan jarriko da arreta bisita gidatu honetan. Elizaren historia eta bere kultur ondarea ezagutzeko aukera egongo da, besteak beste, Cavaillé-Coll/Mutin organoa (1907/1920) eta erloju entzutetsuak. Usurbilgo organoak ondare balio handia du, mundu mailan erreferentziazkoa da eta hainbat lekutako organu joleek egiten diote bisita. Bidarteko Ilbarritz gaztelukoa jatorriz 1920an erosi zuen Usurbilgo Salbatore parrokiak.
Bisita gidatu berezia izango da Juan Luis Atxega organojolearen organo erakustaldia eta azalpenak entzuteko aukera izango dugu.
ADI! ez da bisita irisgarria
Irteera: Salbatore Elizaren sarrera
Gehienezko bisitari kopurua: 12
Prezioa: 18 urtetik gora 5,00€ , 18 urtetik behera doan.
Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.
Hizkuntza euskaraz
Sarrerak: https://650usurbilbizi.eus/agenda/
Telefonoa: 747485140 turismoa@650usurbilbizi.eus