Semaforoa

Semaforoa

​​​​​​​Enekok ez die kasurik egiten semaforoei. Berehala lortu nahi ditu gauzak eta, horregatik, semaforoak oztopo bat dira berarentzat. Amets izeneko ezezagun batek bizitza lasaiago hartzeko eta gehiago jolasteko proposamena egingo dio. Baina Enekok ez dio kasurik egingo eta, behin, semaforoa gorrian dagoela, bidea zeharkatu eta ziztuan igaroko den argi erraldoi batek, ia-ia bertan irentsiko du. Sustoarekin ametsezko mundu batean sartuko da eta semaforoko pertsonaiek bizia hartuko dute, abentura dibertigarri bat proposatzeko. Baina Enekok ez daki zer egin, lehen bezala jarraitu ala semaforoko izakitxoek proposatzen diotena egin.

Semaforoa antzezlan multimedia bat da, antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituena.

Egilea: Logela Multimedia Dramaturgia zuzendaritza: Sonia Villamor Zuzendaritza eta jatorrizko ideia: Imanol Garaizabal

Aktoreak: Eneritz Garcia eta Unai Eleizalde

Adina: +4 urte Iraupena: 55 min Hizkuntza: Euskara

Sarrerak

 

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

Data

Urr 25 2025

Ordua

12:00

Prezioa

3,50 €

Kokalekua

Biteri kultur etxea

Herria

Hernani