UEU-JAKIN JARDUNALDIA: Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka

UEU-JAKIN JARDUNALDIA: Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka

Ordutegia: Osteguna- 9:00-17:30 /Ostirala: 9:30-13:30

Prezioa: 10 € Izen ematea: Ekainaren 17a baino lehenago.

Informazio gehiago: https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2032-gatazkaren-memoria-memoriaren-gatazka-jakin-jardunaldia

Antolatzaileak: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Jakin eta Usurbilgo Udala.

Gatazka baten memoria egiteko saiakerek memoriaren gatazka ekarri ohi dute. Presentzia desberdina hartzen duten ahots ugari nahasten dira botere-harremanen dinamikak erabat zeharkatutako memoriagintza prozesuan. Horregatik, euskal gatazkaren testuingurura etorrita, auzi ugari ekartzen ditu memoriaren gaiak: Zer ahots ari dira memoria egiten? Zeintzuk ez dira ari? Nola eman eta kentzen zaie zilegitasuna ahots horiei? Nolakoa da museoetan, oroiguneetan, fikzioan, ikerketetan jasotzen ari garen memoria? Nolakoa memoriagintza hori? Noraino luzatzen da euskal gatazkaren memoria? Eta belaunaldi gazteenek, zer jaso eta zer sortzen dute gatazkaren inguruan?

*Ostiralean, 12:30ean ”Negu hurbilak” filmaren emanaldia izango da Sutegin. Saioa irekia izango da, aforoa bete arte.

Tags:

Data

Eka 20 2024
Expired!

Ordua

9:00

Kokalekua

Artzabal egoitza
Kategoria

Herria

Usurbil