
Usurbilgo Irisgarritasun Unibertsalerako Plan integrala osatzeko lehenengo saioa
Usurbilgo Irisgarritasun Unibertsalerako Plan Integrala osatzera doa udala, eta horretarako bi saio ireki egingo ditu herritarren ekarpenak jasotzeko: lehenengoa maiatzaren 14an izango da, eta herriko diagnostikoa egitea izango da helburua. Projekta Urbes estudioa kontratatu du udalak plana idazteko, eta saiook dinamizatzeaz arduratuko dira. Lau urterako plana izango da.