XI. Dantza Eguna

XI. Dantza Eguna

12:00 Dantza kantujira Felix Aizpurua plazatik.

14:30 Kantu-bazkaria Udarregiko jantokian (tiketa beharko da)

Tiketak Artzabalen salduko dira.

18:00 Tranpaldo irekia Artzabaleko frontoian.

Mikrofono ireki baten antzeko dinamika bat baina dantzarekin. Edozeinek edozein estilotan dantzatzeko aukera. Izen ematea: usurbildantza@gmail.com helbidera idatzi.

22:00 Hala bazan! ikuskizuna frontoian.

Orbeldi dantza taldeak ezerezetik sortzen, zuzentzen eta prestatzen duen emanaldia. Antzerkia, zuzeneko musika eta, batez ere, Dantza bateratzen dituen ikuskizuna.

Ondoren, Otarraren zozketa. Boletoak dantzariek salduko dituzte hiru egunetan zehar.

00:00 Erromeria Bide Batez taldearen eskutik Mikel Laboa plazan.

Laguntzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

ANTOLATZAILEA: ORBELDI DANTZA TALDEA

Data

Api 29 2023
Expired!

Ordua

12:00

Kokalekua

Herrian zehar
Kategoria

Herria

Usurbil