XX. LABURBIRA. Euskarazko film laburrak

XX. LABURBIRA. Euskarazko film laburrak

Zortzi film labur ikusgai, 2024ko Laburbiran.

2024ko LABURBIRAK, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak, 8 film laburrekin osatutako bilduma aparta eskainiko du aurten. Eduki zein estiloz denetariko pelikulekin osatua; gaur egungo euskal zinemagintzaren erakusgarri aparta da film labur sorta hau. Euskal Herri osoan ekoitzitako film laburren bilduma apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean eskainiko da.

Ondorengo lanak ikusteko aukera izango dugu: DENA ASMATUTA DAGO (Jone Arriola) / KATALINAREN ZORIA (Guillermo Ordás) / ERRO (Amaia Lejarreta) / BABESA (Ander Iruretagoyena) / MUNDU BERRI BAT (Mikel Alvarez) / ZIRRARA (Ane Cuesta) / TALKAK (Ilune Diaz eta Jordi Nuet) / BETIZU BURU (Kim Maiteny Munoa)

Emanaldiaren baitan zuzendari batekin solasaldia izateko aukera ere izango dugu.

Data

Api 14 2024
Expired!

Ordua

18:30

Kokalekua

Sutegi Auditorium
Kategoria

Herria

Usurbil