XXIV Sagar uzta: Udazken zaporez

XXIV Sagar uzta: Udazken zaporez

Udazken Zaporez egitarauaren barruan, irailaren 26-28-29an XXIV. Sagar Uzta izango da Astigarragan, sagarraren festa.

Osteguna, Irailak 26
19:00-21:00 Sagarrarekin eta bere eratorriekin egindako PINTXO LEHIAKETA ETA DASTAKETA Astigarragako tabernetan txarangak girotuta.

Larunbata, Irailak 28
09:30 “SAGAR-BIRA”, Santiagomendiko Sagardo Bidean mendi-buelta familian*. Izena eman.

Igandea, Irailak 29
SAGARRAREN JAIA Foru plazan.
09:30 Txirriskla Txistulari Taldearen diana.
10:00 Sagar biltzea familiekin Sagardoetxeako sagastian*. Izena eman.
11:00 Sagarraren kalejira herriko kaleetatik plazara.
11:30-13:00 Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean* izen-emateak.
11:30-14:00 Sagarraren azoka:
– Sagarren erakusketa eta dastaketa.
– Sagardo eta muztio dastaketa.
– Txertaketa eta abarren erakustaldiak.
– Herriko baserritarren produktuen salmenta.
– Trikitilariak herrian zehar.
11:30 Sagardogintzako lanak “baserri-dolarean”: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea bertako familien laguntzarekin*. Izena eman.
12:30 Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00 Txalaparta eta 2024 uztako lehen muztioarekin topa herrikoia.
17:30 Afizionatuen pilota partida.

* Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoetxea.eus

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

Data

Ira 26 - 29 2024

Ordua

Egun osoa
Kategoria