XXXII. Sagardo berriaren eguna
12:00 AURKEZPENA eta prentsaurrekoa Erribera kulturgunean. Ondoren, urteko gonbidatuak sagarrondo
berri bat landatuko du.
13:30 LEHEN KUPELA IREKITZEA Alorrenea sagardotegian. Sagardo berriaren egunaren zuzeneko emanaldia eskainiko da herriko tabernetan.
18:30 SAGARDO BERRIAREN DASTATZEA eta pintxoak trikitilariekin Astigarragako tabernetan.
Antolatzaileak: Euskal Sagardoa, Sagardoaren Lurraldea eta herriko sagardogileak eta elkarteak, Udalaren babesarekin. Udalak herritarren artean bost sarrera bikoitz zozketatuko ditu kitaldira etortzeko. Parte-hartzeko baldintzak www.astigarraga.eus webgunean daude ikusgai.