Yuku eta Himalaiako lorea
Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoa, familia atzean utzita, betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amonari eskaintzeko, ohean gaixo dago eta. Amonak laster joateko asmoa du sator itsuaren atzetik, Lurreko tuneletan barrena. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena”.
Zuzendariak: Arnaud Demuynck, Rémi Durin Iraupena: 62 minutu Herrialdea: Belgika-Frantzia Adina: Guztientzat
HERNANI: Martxoak 4, larunbata: 16:30 Martxoak 5, igandea: 16:30. Biteri kultur etxea. Sarrera: 3€
ASTIGARRAGA: Martxoak 5, igandea: 16:30. Erribera kulturgunea. Sarrera: 2€
USURBIL: Martxoak 5, igandea: 17:00. Sutegiko Auditoriumean. Sarrera: 3€