Zaintzaren Usurbil bisita gidatua
Lehenik eta behin Txirikorda belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa ikusiko da bisita gidatuan. Herriko bi kolektibo batzen dituen proiektua da hau 18 eta 30 urteko gazteak eta 65 urtetik gorako helduak. Ondoren Egurtzegi zaintzadun etxebizitzen auzunera gerturatuko gara, bertan zaintza espazio berritzailea ezagutuko dugu gertutik.
Irteera Udaletxea, Joxe Martin Sagardia Plaza
Gehienezko bisitari kopurua 14
Iraupena 1 ordu 15 minutu
Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.
