Zero zabor

Zero zabor

Usurbilek burutzen duen hondakinen kudeaketa eredugarria da Europa osoan, kontinente osoko tasarik handienak dituen herria izanik. Herritarren gehiengoaren borrokak eta erabakimenak hasitako bide honek eman ditu bere emaitzak. Usurbil 0.0 hondakinak kudeatzeko plangintzak gidatzen du Udalaren jarduna eta gure kale eta inguruetan gertutik ezagutu ahal izango duzu atez ateko sistema, auzo konpostagailuak, errefusa tratatzeko modu berritzaileak…

Usurbilgo hondakinen bilketa sistema azaltzen duen bisita gidatu honetan, atez ateko sistema, auzo konpostaguneak, … ezagutuko ditugu gida baten laguntzaz.

Irteera: Udaletxearen sarrera (Joxe Martin Sagardia Plaza).

Gehienezko bisitari kopurua: 14

Iraupena: 1 ordu.

Prezioa: 0 €

Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.

Eman izena

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

Data

Mar 26 2025

Ordua

10:00

Kokalekua

Udaletxean
Kategoria

Herria

Usurbil