Zuberoako ikastolen aldeko XXI. Ikaskoli kanpaina: Oilarrak taldearen emanaldia
12:00 Mikel Laboa plazan elkartu eta jarraian herritik buelta bat emango dugu, Zuberoako Oilarrak kantu taldeak lagunduta (20 bat musikari eta kantari izango ditugu gure artean).
18:30 Oilarrak kantu taldearen emanaldia Sutegi aretoan.
“Oilarrak, müsika eta kantorez aladageratzen den talde bat da, gaur egün hogei bat gizon botzez osatürik dena. 30 urtez, taldeak elkaldi desberdin hanitx egin izan ahal dütü, hala nola Xiberoko müga gainditü dütü, jakinez Xiberoak talde hori ikusi beitü sortzen eta nola ez güne desberdinen alageatzen, momentü goxo eta seriosak partekatzez.
Talde amatür honen barnen 5 albüma kontatzen dütügü. Xiberotar azentüa eta bortüetako botzen ozentarzüna atzaman daiteke: artzainen kantore, besta edo ezkontzentako kantore… kantore errepertorio handi bat nun akapela kantoreak edo instrumentuen bidez diren bertsio zunbait aldizkatzen diren. Hala nola, akordeioa, perkusio, gitarra, xirula edo biolina. Zeltera errepertorian hartütako melodia zonbaitek, orroitarazten ahal lükete Irlandako tabernetan edo Mikel Urdngari-ren kontzetüetan bazen giroa.
Begirada bat edo hats hartze bat nahikoa da, ardüradün gabeko talde honen gidatzeko. Hala ere, 3 edo 4 botzetan kantatzen dügü partizionerik gabe. Oilarrakek, bere taldean solista ohargarri zunbait kontatzen dütügü, nola ez, botz ederrak eta espontaneotaüna maite diener gustükoa izaten ahal dena. Aurtenko urtebürüarentako, Oilarrak-ek Matalaz pastorala jokatü dü bedatse hunta, arrakasta handia üken dina.
Püblikoak, haren kantore libürüxka jarraikiarazten ahalko dü harekin, talde honi süstengü ekarteko, nola ez Usurbileko belaünaldi güzier plazerra ekarteko”.
Antolatzailea: Nafartarrak
Sarrerak: 10€ Lizardin eta egunean bertan.